XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) kausara osorik dedikatzekotan liberatzen da bat, traba egin diezaioketen osterantzeko lanetatik; gure kasuan, idazkintzan eta kulturan era bat iharduteko.

Herriarengandik urrun ez baino herriari inor baino emanago bizitzeko asmoa du militante liberatuak.

Euskal idazleak ere ez du herriarengandik urrun egon nahi, herriko indarrik bizienetan txertaturik baino.

Gaur dago herriarengandik banaturik, urrundurik, bereizturik.

Kultur burrukan saiatua izan nahi du euskal idazleak.

Baina nahi izatea eta ahal izatea, bi gauza dira.

Ez ote da holakorik gertatzen profesionalismoarekin ere? Euskal kulturan idazleak bai al du, gero, profesionalizatzerik? Nola lortu hori?.

Arazoa bere osotasunean arakatu aurretik, euskal idazleen eritziak jasoko ditugu.

Bada ikusera desberdinik franko: NOLA PROFESIONALDU / Askatasuna: politika.

Galdeturikoen % 11rentzat, irtenbidea argi eta garbi politikoa da.

(Soluzio maximalista, edota azken kausen mailakoa).

Hauen ustez, Euskal Herriak bere instituzioen jaun eta jabe izan arte, literaturak ez du bere gizonik ordaindu ahal izanen.

Medio bakarra askatasuna da, eta euskara hizkuntza ofizial bilakatzea.

Orduan ere, profesionalismoa ez datorke automatikoki.

Baina, behintzat, hazi hori hartzeko prestaturik eta ondurik legoke lurra: Euskal Herria euskal gizarte bilakatzen den neurrian profesionaldu ahal izango da euskal idazlea.

Herriak bere askatasuna dukenean.

Problemak, funtsean, politikazko soluzioa du.